SOZINHO
Esan nahi dizut, baina belarrira. Zure hatzen artean nireak amiltzen diren bitartean, zure ilea hain gertu, ezpainek bertako zurrunbiloetatik ihes egitea ezinezkoa dutenean.
Entzuten dezu hiria lokartzen, bereiz dezakezu trenen arnasa, hor, azpian…?
Gauaren negar osoa bilduta ere dizdizka jarraitzen duten begi horiekin egidazu koska, atera nazazu terrazara, dantza dezagun iluntasunean, edari freskoz inguratuta, azalak soilik puska dezakeen isiltasunean.
Itxitzazu begiak gelako argia ahultzen den moduan, sentitu gitarra kordaren dardara nire sabelean...
Utzidazu belarrira esaten…
8 Comments:
uauuuuu
omenaldi txiki bat denok pasa degun "los 40 principales" etapari,
http://www.radioblogclub.com/search/0/cuentame_al_oido
kiss
belarrira esaten etzaidala inporta maite nauzula ez esateak, etzaidala importa gauza politak ez esateak, ez zaizkidala importa zu eta nire lagun horren arteko begiradak ikusteak...utzidazu esaten belarrira ez zaitudala maite, lagunduidazu hori esaten.
Ederra testu puska ekarri digukena orain ere azterketa artean.
Goxoa, azalak soilik puska dezakeen isiltasuna...
goxoa eta polita
banoa baina
utzidazu hemen eskerrak ematen,
bihotzez,
inoiz ahaztuko ez ditudan hitz guztiengatik,
eta bueno,
badakizu,
denagatik.
uuuuuuuuuaaaaaaaaauuuuuuuu bai!
Klap klpa klap klap!!!!!!!!!!!
Enregistrer un commentaire
<< Home