BESTALDEAN
Atea itxi zuenean ez genekien betirako alde egin zuenik. Hasierako sorpresa eta ezinegona erabateko isiltasun bilakatu ziren handik gutxira. Harrezkero, egunak buru gainera banaka-banaka halabeharrez eroritako tanta bihurtu ziren. Bi urte igaro ondoren ere, telefonoaren txirrina zen bihotza ero moduan bizkorrarazten zigun gauza bakarra.
Maitatzen erakutsi zidan pertsona izanagatik, urtetan gorrotatu nuen.
Bizitza aurrera joan ahala, ordea, mugak eta absolutuak urtzen joan ziren, eta konturatu ginen agian egin genuena ez zela egin behar genuena. Bitartean, bi puntuen arteko biderik luzeena den ahanzturan galtzen saiatzen ginen egunero, denborak pixkanaka-pixkanaka gure birikak nola ahultzen zituen konturatu gabe.
Erabakia horregatik ez zen erraza izan. Baina hark zeharkatutako ate berberaren aurrera iristea lortu nuenean ez nuen bitan pentsatu: banekien bestaldean aurkituko nuela urte luzetan nire oroimenean lurperatutako bere azken begirada.
0 Comments:
Enregistrer un commentaire
<< Home