metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, mai 26, 2007

EDERTASUNA

Edertasunari aurpegi bat marraztu beharko banio zurearen antza izango luke. Pintura faltako litzaidake zure begien distira margotzeko, oleoaren ordez zerbeza freskoa ipiniko nuke zure ilea egiteko. Eta, behin kuadroa amaitu ondoren, behatzarekin errepasatuko nuke marra bakoitza, tanta bakoitza. Eta berriro ere pintatuko nuke, zure ezpainen forma berritu nahian, edo zure sudurrari hirugarren dimentsioa aurkitzeko.

Edertasunari ahots bat marraztu beharko banio zurearen antza izango luke, bai. Orduak eta orduak emango nituzke, zurekin hizketan egon nintzen segundu horietan ikusi nuen guztia marrazteko. Eta, berriro ere behatzak pasatuko nituzke. Baina ez lukete zure usainik aurkituko, ez lukete zure ahotsik entzungo. Eta, berriro ere, hamaikagarren koadroa zakarrontzira bota eta hutsetik hasiko nintzateke koadro zurian zure kolorea ipini nahian.

Edertasunari gorputz bat marraztu beharko banio zurearen antza izango luke. Eta nahi gabe bezala ukitzen zintudanean bihotzetik burura igotzen zitzaizkidan tekila basokada guztiekin oroituko naiz. Baina tekilarik gabe ere zure gorputza marrazten jarraituko nuke, ohartu gabe disimuluan gutxiegitan begiratu nizula zure forma guztiak poltsikoan gorde eta hauts magikoak bailiran putz egin koadro zurira pasatzeko.

Bai, gehiegi edan nuen joan zen ostegunean.

2 Comments:

Anonymous Anonyme said...

UUUAAAAAAUUUU!!!!
Izugarria litzateke pertsona hori izatea, edo zugan horrela pentsatzen duen norbait gertu izatea. Maitemindu egin nau testuak!!

12:37 AM  
Anonymous Anonyme said...

Baruch Spinoza-ren ustetan, maitasunik handidxena da maitatue izatie itxaroten ez dauena. Eta, esaten zauen, hobeto dala bestie maitatzie, maitatue izatie baino.

Hobeto idazle, irakurle baino. Hobeto margolari, lore baino.

Testue oso ona. Baie, ze edertasun aldarrikatzen dozu? "Edertasun" hitze zikindu dauien dirdira superfizialeko izarrena, edo benetako edertasune? Bigarrena badan, inposible pintzelkadakaz zein berbakaz adieraztie. Asiske ez desespera.

2:41 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home