metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

dimanche, mars 02, 2008

KEA

Pertsona batzuk talentu berezi bat daukate: istorio bat kontatzen dizutenean, hitz egokienak aukeratzen dakite.

Esne beroa, manta bat eta ipuin kontalari on bat bezalakorik ez dago inoiz nekatuko ez naizen umetako kuriositate, beldur eta jakinmin sentsazioak berpizteko.