metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

dimanche, mai 11, 2008

PARIS HIRU LIBURUTAN

Azken aldi honetan, 68ko maiatzaren 40. urteurrena dela-eta, Paris dezentetan atera da komunikabideetan. Egunkari batzuk ibilbide turistikoen barruan sartu dute jada, eta ez da zaila imajinatzea galtza motxetan eta argazki kamera lepotik zintzilik dituzten koadrilak, gidaren esanei so, “hantxe jarri ohi zuten barrikada” Saint-Michel boulevard-etik Vaugirard kalea seinalatuz, edota “pareta honetan agertu zen pintada famatu hura” esanez, turistaren batek pareta zuriari argazkiren bat ateratzen dion bitartean.


Festa aldameneko gelan amaitzen ari nintzela egokitu zait berri hauek entzutea. Nire ama izan zitekeen Mariasun Landak nire edadea zuenean Parisen igaro zuen lehen urteko gorabeherak kontatzen dira bertan, zintzotasun eta gardentasun harrigarriz. Sexualitatea, amodioa, garaiko kezka politikoak eta intelektualak, giroa (68ko maiatzaren oihartzunak, Ibañez-en kontzertua eta ondorengo manifa espontaneoa, Euskal Herriko egoera…), ametsak eta au pair lanetan edukitako esperientziak, denak Donostiako giro zurrun hartan hezitako 19 urteko neskatxa ameslari baten ikuspegitik.


Mariasun Landa bizitzara Parisen salto egin zuen bakarra ez da, noski. Ezagunagoak dira, adibidez, Ernest Hemingway edota Enrique Vila-Matas. Biek ala biek idazle bizitzako lehen pausuak hiriko chambre minimalistetan eman zituzten. Lehenengoa 1921-1925 bitartean bizi izan zen bertan -oso pobre eta oso zoriontsu- eta esperientzia París era una fiesta bere azken liburuan bildu zuen. Honen ibilbidea imitatu nahian igaro zituen bigarrenak Parisen 1974-1976 bitarteko urteak, nahiz eta hain zoriontsu izatea ez zuen lortu. Ironiaz, autobiografiaz, fikzioz, gustuko autorez, surrealismo pixka batez, Hemingway –ek utzitako arrastoz eta istorio txiki ugariz osatu zuen beranduago París no se acaba nunca liburua (hitzaldia) Vila-Matasek. Bi urte horiek bere opera prima idazteari eman zizkion (La asesina ilustrada) Bartzelonako idazleak. Buruan hilabete luzez landu nuen ideia hain orijinala ez zela ohartarazi/gogorarazi zidan, kabroi halakoak.



Erresumin txikiak alde batera utzita, ederrak eta eredugarriak dira hiru liburuak. Idazle gazteentzako hiru Paris ezberdin, hiru dosi gogor.

2 Comments:

Anonymous Anonyme said...

"(Paris), je t'aime"


Behin (aspaldi) pelikula hori ikustera joan nintzen. Eta pelikulako onena nire ezkerraldean tokatu zitzaidan konpainia izan zen, dudarik gabe.

68ko maiatza ez dakit, baina Paris ez da inoiz modaz pasako.

7:19 PM  
Anonymous Anonyme said...

Duela hilabete batzuk irakurri nuen liburua, orain beti ari dira berbetan 68ko Parisaz.
Liburua beti datorkit burura.

29A(newton)

10:42 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home